Astelehenean, Tokiko Gobernu Batzarra

Az, 2016-03-02 12:31

Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, martxoak 7, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko otsailaren 22an egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
  2. Tomas Garbizu Musika Eskolaren 2016/17 ikasturteko la negutegia onartzeko proposamena (Pertsonala).
  3. Udaltzaingorako ibilgailu bat erosteko kontratazioan berme baldintza aldatzeko proposamena (Udaltzaingoa).
  4. 2016/17 urteetan “Udan jostatzera” Udaleku irekiak kudeatzeko kontratazio prozedurari hasiera emateko proposamena (Kultura).
  5. Pasaia-Lezo Lizeoarekin dagoen hitzarmenari dagokion 2016ko dirulaguntza emateko proposamena (Kultura).
  6. Aiton Borda tabernaren ustiatzaileak egindako errekurtsoari erantzuna (Gizarte Zerbitzuak).
  7. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  8. Galde eskaerak.
Arloa edo saila