Udalerria erakusketaz bete da

Al, 2016-03-07 17:11

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira hiru erakusketa jarri dituzte, eta larunbatera arte izango dira ikusgai

Bihar, martxoak 8, ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hiru erakusketa inauguratu dituzte gaur, eta datorren larunbatera arte ikusgai izango dira.

Gaxuxak, urtero legez, Kultura aretoan eskulanen erakusketa jarri du. Urtean zehar egindako lanak ikusgai jarri dituzte.

Leku berean, Osakidetzako eta Osasun Saileko erizainek berdintasunaren inguruan gazteekin landutako ikus-entzunezko materiala jarri dute.

Azkenik, herriko ikastetxeek Emakumeen Nazioarteko Egunenaren harira egin dituzten lanak jarri dituzte ikusgai espazio publiko ezberdinetan, hala nola, liburutegian, musika eskolan, euskaltegian, kiroldegian edota anbulatorioan.

Arloa edo saila