Azoka txikiko postuen lizentzia berritu da

Og, 2016-03-10 14:59

Bederatzi salmenta posturi luzatu zaio urte osorako lizentzia

Lezoko Udalak azoka txikian egoten diren salmenta postuen lizentzia berritu du. Horrela, ostegunero goizeko 08.00etatik eguerdiko 14.00etara Saldise Plazan izango dira euren produktuak saltzen.

Ondorengo saltzaileei luzatu zaie urte osorako lizentzia: Vicente Martin (tuberkuluak), Manuel Gomez (hestebetak eta urdai-apikoak), Teofilo Gomez eta Maria Emma (pastak eta gozokiak), Jiali Kassan (alfonbrak eta aterkiak), El Houssine Azouzout (zapatak eta aterkiak), Oscar Garcia eta Lourdes Lopez (gaztak eta bakailaoa), Frutas Cruz Santillana (frutak eta barazkiak), Jon Blanco (azeitunak eta ozpina duten produktuak) eta Santiago Jimenez (arropa). 

Arloa edo saila