Aldizkariaren ale berriaren banaketa hasi da

Or, 2023-03-17 13:42

Zer berri LezOn? aldizkariaren 14. alea argitaratu da.

Lezoko Udalak bere aldizkariaren 14. alea argitaratu du. Herrian etxez etxe banatzen ari badira ere, udaleko webgunean irakurri daiteke edo Kultura Aretoan eskuratu.

Edizio berri honetan, gai ugari jorratzen dira: “Arraitokiri buruzko azken albisteak”, “Bertakoentzat aparkatzeko zonalde berrien informazioa”, “herrian kirola egiteko dauden aukerak”, “ekoizpen eta kontsumo arduratsuari buruzko gakoak”…

Gainera, udal talde politikoen iritziak ere jasotzen dira eta kontrazalean Lesoinuren XXXVII.egitaraua kontsulta daiteke, gaur bertan hasiko den ekimena.

Herriko informazioa irakurtzeko aukera paregabea!

IRAKURRI HEMEN