Apirilaren 5eko hauteskundeetarako hautesle zerrendak jendaurrean

Al, 2020-02-17 10:34

Datorren apirilaren 5ean EAEko hauteskundeak ospatuko dira eta horren harira, Lezoko Udalak jakinarazi du dagoeneko jendaurrean daudela hautesle zentsuko behin-behineko zerrendak. 

Horiek aztertzeko eta behar diren alegazioak aurkezteko epea zabalik egongo da otsailaren 17tik 24ra bitartean (biak barne). 

Lekua: Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan, astelehenetik ostiralera, 8:30-13:30 bitartean. 

Informazio gehiago jasotzeko: 

  • 901 101 900 edo 943 327 680
  • https://www.ine.es
Arloa edo saila