Astelehenean, martxoak 9, Tokiko Gobernu Batzordea eta Ezohiko Osoko Bilkura

Tokiko Gobernu Batzordea goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan eta ezohiko Osoko Bilkura 10:00etan, Pleno aretoan. 

Tokiko Gobernu Batzordeko gai zerrenda: 

  1. Egoki irudituz gero, 2020ko otsailaren 24an egindako bilkurako akta onartzea
  2. Epertxoko etxea zaharberritzeko obra baimena emateko proposamena
  3. Itturrin bailara 8Ban kokatzen den Etxeberri baserria zaharberritzeko eta handitzeko obra baimena ematea
  4. Aristi Berri baserria eraberritzeko espedientean, obra bukaerako likidazio berria egitea eta jarritako bermea itzultzeko proposamena
  5. 02-211 lurzatian (Errekalde Bailara, Lezo) nekazaritzako ustiategi ez-profesional bat jartzeko aurkeztutako jarduera ez onartzeko proposamena
  6. Mugaburu SL enpresak Lezoko Ipintza kaleko 47an duen erregai hornitegi jardueraren handitzea jasotzat emateko proposamena
  7. Iturrin industrigunearen berrurbanizazio gauzatze proiektua eta mugikortasun planaren idazketa burutzeko kontratuaren esleipena INJELAN SL-ri egiteko proposamena
  8. Udaleko kanpo auditoretza lanak egiteko zerbitzuaren lehiaketara aurkeztutako eskaintzan sailkapena onartzeko proposamena
  9. Lezoko udalerrian arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat ingurune irekian gizarte-heziketa zerbitzuaren lehiaketara aurkeztutako eskaintzan sailkapena onartzeko proposamena
  10. Aste Santuko jai egunetan Aiton Borda taberna ixteko baimen eskaera onartzeko proposamena
  11. Gaxuxa Emakume Taldeari 2020. urterako diru-laguntza emateko proposamena
  12. Behemendi Landa Garaperako Elkarteari, 2019. urteko diru-laguntzaren bigarren zatia ordaintzeko proposamena (Bidez Bide zerbitzua)
  13. Lezoko udala eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartearen arteko 2020ko hitzarmena onartzeko proposamena (Bidez-Bide zerbitzua)
  14. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena
  15. 2020.urteko Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskaeren zerrenda onartzeko proposamena
  16. Alkatearen erabakien kontu ematea
  17. Galde eskeak

Ezohiko osoko bilkuraren gai zerrenda: 

  1. Apirilaren 5ean egingo diren Hauteskundeetarako hautets mahaietan egongo direnen zozketa
Arloa edo saila