AUZO BATZARRAK EKAINEAN IZANGO DIRA

Og, 2026-06-04 19:37

Auzo Batzarrak egingo ditu ekainean Udal Gobernuak Gaintxurizketako, Altamirako, Pisbe, San Pedro eta Lopeneko eta Erdiguneko bizilagunekin. 

Ekainaren 9an, 10ean, 16an eta 17an izango dira, hurrenez hurren. Udal gobernuko ordezkariak auzoetako bizilagunekin bilduko dira, hainbat gai jorratu eta euren beharrak, kezkak eta proposamenak lehen eskutik ezagutzeko.

Udala eta herritarrak gerturatu eta eguneroko zein auzo izaera duten gaiak landuko dituzte, bizilagunei Udalaren jardunaren berri eman, auzoei dagozkien gai espezifikoen inguruan hitz egin eta herritarren kezkak zein proposamenak elkarbanatzeko espazioak izango dira. 

Datorren astean hasiko dira auzo batzarrak eta aurten, erdiguneko bizilagunekin ere hitzordua egingo du Udal Gobernuak:

  • Ekainaren 9an (asteartea), Gaintxurizketako bizilagunekin, 18:30ean Antxillastegin.
  • Ekainaren 10ean (asteazkena), Altamirako bizilagunekin, 18:30ean Altzate Auzo elkartean.
  • Ekainaren 16an (asteartea), Pisbe, Lopene eta San Pedroko bizilagunekin, 18:30ean Allerru-Jaizkibel elkartean.
  • Ekainaren 17an (asteazkena), erdiguneko bizilagunekin, 18:30ean, Kultura Aretoan.

Aurreko urteko batzarren garrantzia eta parte-hartzea balioan jarriz, udal ordezkariek herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu.

Arloa edo saila