Azaroko ohiko Osoko Bilkura, ostegunean, azaroaren 25ean

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Udal Areto Nagusian.

Datorren ostegunean, azaroaren 25ean, ohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. 

Gai zerrenda:

1. 2021eko irailaren 30an ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea.

2. ALTZATE 16 HIEko PR2/9 partzela prozedura irekiaren bidez besterentzeko kontratazio espedientea hasteko irizpena.

3. Ordenantza Fiskala behin betiko onartzeko irizpena.

4. 2021.ekitaldian kreditu kobraezinak ebazteko irizpena.

5. Udal Kontuhartzailearen txostenen berri ematea
-2021eko 3. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko bataz besteko epeari (OBE) buruzko txostena.
-2021eko finantza eta aurrekontuen arloko informazioa (21/2003 Foru Arauaren 49.3art.) eta 2021/09/30ean diruzaintzako egoera.

6. Lan poltsak modu bateratuan kudeatzeko Bilbao Musika Eskolaren eta Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolaren arteko kudeaketa gomendioaren hitzarmena onartzeko irizpena.

7. Lezoko bizikleten mailegu udal zerbitzu berriari behin betiko onarpena eman eta arautzen duen araudi berriari onarpena emateko irizpena.

8. Mozioak eta Adierazpen instituzionalak:
-Añarbeko Urak aurkeztutako mozioa: "Behe Kanalaren alternatiba" izeneko azpiegitura eraikitzeari buruz.
-Eudelek aurkeztutako Adierazpen instituzionala: Abenduak 3, 2021eko Euskararen Nazioarteko Egunari buruz.
-EHBilduk aurkeztutako mozioa: Interes Publiko Goreneko proiektuen erregulazio berriari buruzkoa 
-EHBilduk aurkeztutako ebazpen proposamena: Espainiako Armadak Jaizkibel inguruan egindako maniobrei buruzkoa.

9. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

10. Galde-eskeak.

Arloa edo saila