Ekainaren 10ean, astelehena, Tokiko Gobernu Batzordea

Goizeko 8:00etan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan

Datorren astelehenean, ekainaren 10a, Tokiko Gobernu Batzordea egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 8:00tan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan.

Gai zerrenda:

  1. Egoki irudituz gero, 2019ko maiatzaren 29an egindako bilkurako akta onartzea.
  2. Lezoko ur zerbitzuarentzat ibilgailu baten hornidura kontratuaren espedienteari hasiera emateko proposamena.
  3. Lezoko Eskola Agenda 21eko programa gidatzeko laguntza teknikoaren zerbitzu kontratuaren espedienteari hasiera emateko proposamena.
  4. Donibanealde Bailara 12ko Olamarta Berri etxea berreraikitzeko obra baimena emateko proposamena.
  5. Zubitxo kaleko 33ko tarte-solairuko eskuineko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara aldatzeko baimena emateko proposamena.
  6. Errekalde Bailara 23an, alberge bat egokitzeko obra baimena emateko proposamena.
  7. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena.
  8. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena.
  9. Udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan parte hartzea onartzeko proposamena.
  10. Alkatearen erabakien kontu ematea.
  11. Galde eskeak.
Arloa edo saila
Noiz arte nabarmendua