Gabonetako argiak piztu dira Lezon

Or, 2021-12-03 18:41

Herriko giroa alaitu eta tokiko merkataritza sustatzea dute helburu.

Pandemia dela eta, urte gogorrak bizitzen ari gara. Gabonak gertu ditugu eta Lezoko kaleak alaitu eta girotzeko, Gabonetako argiak piztu dira gaur.

Jende pilaketak saihesteko eta eguraldi txarra dela eta, oso ekitaldi xume eta motza antolatu du Lezoko Udalak aurten, Gabonetan girotutako kantak entzuten ziren bitartean.

Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatea, eta herriko merkatariak egon dira bertan. “Momentu latzak bizitzen ari dira herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuetan lan egiten dutenek. Denon artean tokiko merkataritza suspertzen saiatu behar dugu. Argien piztuera beraiek egin behar zutela argi genuen” esan du Martiarenak.

Gabonetako argiak gaurtik aurrera, argiteria publikoarekin batera piztuko dira ilunabarrean Eguberriak bukatu arte.

Arloa edo saila