Gaur piztuko dira gabonetako argiak

Az, 2018-12-05 10:09

Halaber, dagoeneko kokatu da Eguberrietako zuhaitza ere Gurutze Santuaren plazan herria gabon giroan murgiltzeko

Gabonak ia ate joka ditugu eta Lezo gabon giroaz janzteko Eguberrietako argiztapena piztuko da gaur iluntzean.  

Argi apaingarriak ezarri dira herri osoan zehar hainbat leku eta elementutan, hala nola, zuhaitzetan edota faroletan. Era berean, dagoeneko kokatu da urtero Gurutze Santuaren plazan ezarri ohi den Eguberrietako zuhaitza ere.

Erosketak, tokiko merkataritzan

Aipatu apaingarrien bitartez, kaleak girotzeaz gain, Eguberrietako erosketak tokiko denda eta saltokietan egitea sustatu nahi da Udaletik. Izan ere, bertako saltokientzat garai berezia izaten da hau; bertako saltoki eta saltzaileek bizia ematen diete gure kaleei Eguberrietan, baina baita urteko gainerako egun guztietan ere, horregatik kale argiztapenaren bitartez herritarrei bertako saltokietan kontsumitzeko deia egin nahi zaie tokiko merkataritzaren garrantziaz kontzientzia har dezaten, guztioi baitagokigu bertakoa, tokikoa babestea eta zaintzea. 

Arloa edo saila