HAUEK DIRA KORRIKAN LEZOKO UDALAREN LEKUKOA ERAMANGO DUTEN BI LEZOARRAK

Al, 2026-03-23 19:00

Gaur egin du Lezoko Udalak erositako kilometroan lekukoa eramateko izena eman zuten herritar guztien artean zozketa eta Danel Rebollo Ramos eta June Romero Lizarazu lezoarrek eramango dute lekukoa Mikel Arruti Salaberria alkatearekin batera. 

Lezoko Udalak, Korrika herritik pasa izan den guztietan bezala, AEKri ekarpena egin dio, eta lekukoa eramango du. Une zirraragarria eta hunkigarria izan ohi da Korrikan lekukoa eramatea. Ohore eta poztasun hori herritarrekin partekatu nahi izan du Lezoko Udalak. 

24. Korrika martxoaren 25ean, asteazkenean, pasako da Lezotik. Lehenengo lekukoa goizeko 6:48ean hartuko dute Gaintxurizketan. Guztira 13 kilometro egingo ditu herrian, 18 lekuko eramalerekin. Lezoko Udalarena 1602. Kilometroa izango da, Altamirako biribilgunean hartuko dute Danel Rebollo Ramos eta June Romero Lizarazuk lekukoa, eta alkatearekin batera eramango dute.

Ibilbidea Korrikaren webgunean ikus daiteke.

Euskara Gara!
 

Arloa edo saila