Ipintza industrialdean izandako lan-istripuaren aurrean atsekabea eta elkartasuna

Or, 2019-08-30 17:46

Gaur goizean Ipintza industrialdean izandako lan-istripuan hil den gaztearen senitarteko, lagun eta lankideei bere atsekabea eta elkartasuna adierazi nahi izan die Lezoko Udalak.

Lezoko Udalak bere atsekabea eta elkartasuna adierazten dizkie gaur goizean Ipintza industrialdean izandako lan istripuan hil den gaztearen senitarteko lagun eta lankideei. Elkartasunaz gain beharrezko laguntza guztia ere eskainiko die hildako langilearen gertukoei Udalak, hala behar izanez gero.

Lezoko Udalak atsekabez hartu du heriotzaren berria eta lan istripuak kosta ahala kosta ekidin beharra azpimarratu eta lan mota guztietan segurtasunak lehentasuna behar duela adierazi du. Udalak enpresari zein Osalani istripuaren zergatiak aztertu eta lehenbailehen argitzeko eskatzen die, horrelakorik berriz ere gertatu ez dadin.

Arloa edo saila