Lezon Udal Aldizkariaren 20. zenbakia argitaratu du Lezoko Udalak. Herriko etxeetara iritsi da paperezko bertsioa, baina udaleko webgunean irakurri eta deskargatzeko aukera izango da, bai eta udal bulegoetan eskuragarri ere.
Zenbaki honek gai bat barnebiltzen du: udalaren egoera ekonomikoa. Udal gobernu taldeak, legegintzaldi hasieratik udalaren egoera ekonomikoak eragin dituen zailtasunekin kezkatuta, Betean aholkularitza zerbitzuari egoera eta azken urteetako bilakaera azter zezan eskatu zion. Diagnostikoa egiteaz gain, proposamen batzuk ere lantzeko eskatu zion. Urrian agerraldia egin zuen udal gobernu taldeak txosten horren emaitzak azaltzeko. Txosten osoa irakurgai dago Lezoko Udalaren webgunean.
Aldizkariak azterketaren emaitzak azaltzen ditu eta herritarrei begira gardentasunez jokatzeko, bai eta Lezoko Udalaren egoera ekonomikoa zein den ulertu ahal izateko, oinarrizko gakoak eta egoera ekonomikoa berbideratzeko udal gobernu taldeak aurreikusi dituen neurri zehatzak azaltzen ditu.