Ordezkari politikoen arduren eta dedikazioen proposamena landuko da hurrengo Osoko Bilkuran

Al, 2023-07-03 11:45

Herritarrek erabaki eta datu guztien berri izatea nahi du  Gobernu Talde berriak.

Lezoko Udaleko Gobernu Talde berriak, Mikel Arruti alkatea buru, Udaleko erabaki eta datu guztiak gardentasun osoz zabaltzeko helburua duela adierazi du. “Herritarrek ordezkari politikoen dedikazioak, ardurak eta ordainsarien berri izan behar dutela argi daukagu. Datorren uztailaren 5ean ezohiko Osoko Bilkura deitu dugu eta bertan egingo ditugun proposamenak herrira zabaldu nahi ditugu. Gainera, hartu ditugun lehen erabakien berri jakitea ere garrantzitsua dela uste dugu”.

Lehenik eta behin, Mikel Arrutik Alkateordetzarako ondorengo kideak izendatu ditu:

  1. Alkateordea: Eneritz Arruti Osanbela.
  2. Alkateordea: Iker Salaberria Urkizu.

Tokiko Gobernu Batzarreko kide izango diren zinegotziak ere izendatu ditu Lezoko alkateak. Bertan, nobedade bezala, oposizioko bi alderdiek hitza izango dute, azken legealdietan ez bezala. Horrela, EH BILDUK bere hauteskunde-kanpainan egin zuen promesa beteko du. Horrela geratuko litzateke osatua Tokiko Gobernu Batzordea:

Mikel Arruti Salaberria (EH Bildu)

Eneritz Arruti Osanbela (EH Bildu)

Iker Salaberria Urkizu (EH Bildu)

Laura Martinez Vizuete (EAJ-PNV)

Jose Angel Sanchez Gallardo (PSE-EE)

Arloetako ardura banaketari dagokionez, ondorengo proposamena egingo da:

Arloa eta arduradunak

Indarrean dagoen legeriaren arabera, toki-korporazioetako kideek ordainsariak jasoko dituzte beren karguak dedikazio esklusiboz edo partzialez betetzen dituztenean. Honen baitan alkatetzak, alkateari eta bi zinegotzi delegaturi dedikazio esklusiboa aitortzea proposatzen du, baita oposizioak izendatutako zinegotziari dedikazio partziala ematea ere, eta beren karguak betetzeagatik jasoko duten ordainsaria onartzea.

Horiek horrela, alkatetzak Osoko Bilkurari ondorengo proposamena aurkeztuko dio asteazkenean:

- Mikel Arruti Salaberria alkateari, dedikazio esklusiboa 2023/07/10etik aurrera, 42.440,52 euroko soldata gordinarekin.

- Iker Salaberria Urkizu zinegotzi delegatuari, dedikazio esklusiboa 2023/07/10etik aurrera, 42.440,52 euroko soldata gordinarekin.

- Eneritz Arruti Osanbela zinegotzi delegatuari, dedikazio esklusiboa 2023/09/01etik aurrera, 51.950 euroko soldata gordinarekin (Bere lanpostuan duen soldata bera mantentzea proposatu da).

- Laura Martinez Vizuete oposizioak izendatutako zinegotziari, %50eko dedikazio partziala 2023/07/10etik aurrera, 21.220,26 euroko soldata gordinarekin.

Organo kolegiatuetan (Añarbe, San Markos, Oarsoaldea, Eudel, Behemendi…) korporazioaren ordezkariak izendatzeko proposamenaren berri ere, emango du alkatetzak datozen egunetan.

Arloa edo saila