Udal aldizkariaren 16. alea argitaratu da

Or, 2024-01-12 11:17

Lezoko Udalak bere aldizkariaren 16. alea argitaratu du. Herrian etxez etxe banatzen ari badira ere, udaleko webgunean irakurri daiteke edo Kultura Aretoan eskuratu.

12 orrialdeetan zehar, gai ugari jorratzen dira: Patri Urkizuren liburu berria, 2024 urteko aurrekontuak, Lezoko parke-sarea eraberritzeko azterketa, herrian egin den inkestaren emaitzak…

Gainera, udal talde politikoen iritziak ere jasotzen dira eta kontrazalean kultur egitarau berria kontsulta daiteke.

Herriko informazioa irakurtzeko aukera paregabea!

ALDIZKARIA HEMEN IRAKURRI

Arloa edo saila