Udal aldizkariaren ale berria argitaratu da

Og, 2023-07-13 13:49

Zer berri LezOn? aldizkariaren 15. alea banatzen hasi dira.

Lezoko Udalak bere aldizkariaren 15. alea argitaratu du. Herrian etxez etxe banatzen ari badira ere, udaleko webgunean irakurri daiteke edo Kultura bulegoan eskuratu.

Edizio berri honetan gai ugari jorratzen dira: Mikel Arruti Salaberria alkateren gutuna, Udal Korporazio berriaren argazkiak eta informazioa, ordezkari politikoen ardura eta dedikazioari buruzko informazioa, udalekuetako argazkiak, kirol ekitaldiakā€¦

Gainera, udal talde politikoen iritziak ere jasotzen dira eta kontrazalean abuztuan ospatuko den Kilometro Lezoren egitaraua kontsulta daiteke.

Aurtengo udan Lezoko informazioaren berri izateko aukera bikaina!

ZER BERRI LEZON? 15 ALDIZKARIA IRAKURRI HEMEN

Arloa edo saila