Udalak Arraitokiren erabileraren lagapena lortzeko txosten teknikoa aurkeztu du

Or, 2019-05-10 13:03

Portuko Agintaritzak zehaztasun osoz jakin dezan Lezoko Udalak desatxikimendu egoeran dagoen lursailari eman nahi dion erabileraren nondik norakoak. Horretarako, Lezoko Udalak,  formalki aurkeztu dio Pasaiako Portuko Agintaritzari udal zerbitzu teknikoek eginiko txosten tekniko bat, non deskribatzen diren espazioari eman liezaiokeen erabilera desberdinak desatxikimendu prozesuaren ostean: parking-a, komunitate ekipamenduak... 

Era berean, Lezoko Udalak, Arraitokiren espazio erabileraren doako lagapenaren inguruko formulari dagokionez bere adostasuna aurkeztu dio Pasaiako Portuko Agintaritzari. 

Arloa edo saila