Zabalik dago alarma egoeran egindako gastu eta inbertsioetarako Lezoko Udalak ematen dituen laguntzak justifikatzeko epea

Enpresa eta pertsona onuradunek 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen justifikatu beharko dituzte jasotako diru-laguntzak.

Jasaten ari garen krisi ekonomikoa dela eta, Lezoko Udalak, uztailean, koronabirusak sortutako krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko laguntza lerroak jarri zituen martxan, besteak beste:

  1. Beren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako eta nekazaritza, abeltzaintza, merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuetako mikroenpresentzako diru-laguntzak. Sortutako gastuetarako diru-laguntzak.
  2. Lezoko merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan ekonomia suspertzeko diru-laguntzak. Egindako inbertsioetarako diru-laguntzak.

Diru-laguntza horien helburua zen COVID-19ren krisiak kaltetutako lezoarrei laguntzea eta tokiko ekonomia suspertzea, herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea bermatzen jarraitzeko.


Gastuetarako eta inbertsioetarako laguntza-lerro hauek baliatu zituzten enpresek eta pertsonek 2020ko martxoaren 14tik 2020ko uztailaren 31ra bitartean fakturatutako diruz laguntzeko moduko gastuei buruzko fakturekin has dezakete justifikazioa.

Informazio gehigarria eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eskuragarri hemen

Arloa edo saila