Auzokonposta guneetako bisita izango da ostegunean

Az, 2023-05-17 18:50

Auzokonposta guneetako jarraipen-bisita bana egingo du Lezoko Udalak datorren ostegunean, maiatzaren 18an. Ikuskaritza 09:30etan Andreonen hasiko da eta ondorengo ibilbidea jarraituko du: Andreone, Aralar, Arretxene, Lopene eta Altamira.

Konpostaren inguruko zalantzaren bat argitu nahi duten herritarrek erabiltzen duten gunera hurbildu daitezke eta ikuskaritza egingo duten konposta-maisuei galdera egin. Aldez aurretik ere hitzartu daiteke ordua konposta-maisuarekin 628532303 (Edurne) telefonoan edo auzokonpostalezo@gmail.com helbidera eposta idatziz.

URTEKO BISITEN EGUTEGIA albiste honetan ere argitaratu da.

Eranskinak