Elkarretaratzea egin da Lezon, Gasteizen gertatutako erailketa matxista gaitzesteko

Og, 2021-10-14 15:04

Elkarretaratzea egin da Lezon.

Emakume bat eraila izan da Gasteizen. Hori dela-eta, Lezoko Udalak, Lezoko Emakume Taldeak eta Gaxuxa Emakume elkarteak aho batez adierazi nahi izan dute indarkeria matxistaren aurka daudela eta irmoki gaitzesten dutela gertatutakoa.

Udal langile, elkarteko kideak eta herritarrak elkartu dira goizeko 12:00etan.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

Arloa edo saila