Emakume bat erasotua Lezon

Az, 2020-05-27 12:13

Emakume bat erasotua izan da Lezon. Gertakari hori dela-eta, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak, Lezoko Emakume Taldeak, Gaxuxa Emakume Taldeak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak aho batez adierazi nahi dugu  emakumeenganako indarkeriaren aurka gaudela eta irmoki gaitzesten dugu gertatutakoa.

Era berean guztiok bat egingo dugu Lezoko alkateak, Udalaren izenean, datorren ostegunerako, maiatzak 28, deitutako elkarretaratzearekin, arratsaldeko 18:30ean Gurutze Santuaren plazan. Bizi dugun larrialdi egoera dela eta, pertsonen artean bi metroko segurtasun tartea mantenduko da.

Horrelako gertakariak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

Arloa edo saila