Indarkeria edota eraso sexista egoerei aurre egiteko ikastaroa jaso dute Lezo eta Pasaiako udaltzainek

Ikastaroaren helburua da genero indarkeria zein eraso sexista egoerak identifikatu eta horiei aurre egiteko jarraibideak helarazi eta ezagutaraztea.

Indarkeria matxistak kaltetu dituen pertsonen arreta hobetzeko erakundeen arteko protokoloaren harira, Sortzen enpresako kideak Lezon izan dira gaur goizean genero indarkeriari eta eraso sexistei loturiko ikastaroa eskaintzen herriko zein Pasaiako udaltzainei.

Guztira 16 udaltzain izan dira 3 orduko formazio saioan eta helburu izan du jarrera zein eraso sexistak identifikatzea eta horiei aurre egiteko jarraibideak eta protokoloa ezagutzea.

 

 

Arloa edo saila