Indarkeria sexistari aurre egiteko autolaguntza taldea martxan da

Og, 2018-10-11 14:43

Joan den ikasturtean egindako lanari jarraipena ematea da helburua, horrela, ahalik eta emakume gehienei lagundu ahal izateko.

Atzo, urriaren 10ean, elkartu zen lehen aldiz 2018-2019 ikasturtean eraso sexistei aurre egiteko Oarsoaldeako autolaguntza taldea. Hasi berri den ikasturtean iaz egindako lanari jarraipena ematea da helburu nagusia. Era horretan, ahalik eta emakume gehienei laguntzea lortu nahi da. Taldea asteazkenero elkartzen da Merkatuzarren, 17:30ak eta 19.30ak bitartean, eta, gainera, haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen da, betiere aldez aurretik eskatuta.

Taldea osatzen duten emakumeek, norberaren egoera pertsonala hobetzeko helburuarekin, saio eta ikastaro desberdinetan parte hartzen dute.

Autolaguntza taldean parte hartzen hasteko interesa duten emakumeak Udalera deitu edo gerturatzera animatzen ditu Lezoko Udalak. 

Arloa edo saila