Kirol entitateek diru laguntzak eska ditzakete

Og, 2016-09-29 15:48

Irabazi asmorik ez duten kirol klub eta entitateek ohiko lehiaketara bideratutako diru laguntzak eska ditzakete urriaren 6a bitartean. Dokumentazioa kultur bulegoan, kiroldegian edota webgunean eskura daiteke eta eskaerak informazio bulegoko erregistroan aurkeztu beharko dira.

Urtero legez, Lezoko Udalaren aurrekontuak irabazi asmorik ez duten kirol klub eta elkarteei beren jardueran laguntzeko partidak biltzen ditu. Gauzak horrela, Kirol eremuan lan egiten duten eta ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduerak garatzen dituzten entitateek diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte urriaren 6a bitartean, egun hau barne.

Eskaeraren aurkezpenak ez du diru-laguntzaren gauzatzea bermatzen. Diru laguntzak eskatu ahal izateko, gainera, kirol entitateek zenbait baldintza bete eta hainbat dokumentu aurkeztu behar dituzte. Era berean, diru-laguntza hauen banaketarako udalak zenbait irizpide izango ditu oinarri, besteak bestea, udalarekin lankidetza kirolaren sustapenean jardutea, emakumeen parte-hartzea, herritar guztiei zuzenduriko ekintzak antolatzea edota euskararen erabilera normalizatzeko ekimenak burutzea. Halaber, diru-laguntza hauek helburu dute herri partaidetza kirola, Euskal Herriko kirola, kirol modalitateen aniztasuna eta adin talde guztien parte hartzea sustatzea, beste zenbait gauzen artean.

Diru laguntzen eskaera egiteko beharrezkoa den dokumentazioa kultur bulegoetan, kiroldegian edota webgunean eskuratu ahal izango da eta eskaerak informazio bulegoko erregistroan aurkeztu beharko dira.

Arloa edo saila