Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako doako webinarra

Ar, 2020-06-02 13:31

Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziak, Debegesa eta Tolosaldea Garatzen agentziekin batera, Elikagaien Industriari berariaz zuzendutako Gure Market proiektua garatzen ari dira. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatzen du.

Proiektu honen baitan garatzen diren ekintzen barruan, eta sektoreak gaur egun bizi duen egoera ikusita, Gure Market-ek, Oarsoaldea, Debegesa eta Tolosaldearen eskutik, online topaketak antolatuko ditu COVID-19k elikagaien industrian duen inpaktua ardatz hartuta.

Lehen webinarra: COVID-19ren aurkako jarduera elikagaien industrian. Betebeharrak, egitekoak eta premia estrategikoa.

Datorren asteartean, ekainaren 9an, goizeko 10etatik 11etara, pandemiak elikagaien industrian duen eraginaren aurreko betebeharrak, egitekoak eta premia estrategikoa aztertuko ditugu, Osalaneko Laneko Arriskuen Prebentzioko arduradun Alberto Alonso Vivarrekin eta AZTIko segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzaile Pedro Monzonekin batera.

Topaketa honen bidez, bertaratuko diren pertsona eta enpresei honakoak aurkeztuko zaizkie:

  1. Lan-arriskuen prebentzioan ondorioak dituen larrialdi-egoera batean alderdi guztien betebeharrak aztertzea.
  2. COVID19 Alerta Sanitarioko Egoeran Elikadura Hornitzea Bermatzeko Estrategia.
  3. COVID-19ren aurkako prebentzio- eta babes-neurriak diseinatu eta ezartzea. Alderdi orokorrak, prebentzio-, antolamendu- eta higiene-kudeaketa elikagaien industrian.
  4. Araudia eta aplikazio-erreferentziak

Jexux Leonetek, Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziako presidenteak, elikagaien industriarekin zerikusia duten pertsona eta enpresa guztiak gonbidatu nahi ditu garatuko diren webinarretan eta ekintzetan parte hartzera, sektorea berrasmatzeko eta indartzeko mesedegarriak diren gakoak eman baititzakete, horrela Oarsoaldeko eskualdeko ekonomia eta gizarte-ongizatea hobetuz. Era berean, gogorarazi nahi du laguntza edo diru-laguntzen kudeaketan edozein kontsulta, zalantza edo laguntza egiteko Oarsoaldeak horretarako jarri dituen bitartekoen bidez jo dezaketela agentziara.

www.covid19oarsoaldea.com

Telefonoa: 943 494 129

WhatsApp: +34 943 494 129

+ info: www.oarsoaldea.eus