Energia planaren aurkezpena azaroaren 17an Errenterian

Al, 2016-11-14 12:52

Garapen Agentziak Oarsoaldeko Energia-planaren edukia eskualdeko eragile ezberdinei aurkeztu eta euren ekarpenak jasotzeko asmoz, parte-hartze saio ezberdinak antolatu ditu

Oarsoaldea eskualdeko Garapen Agentziak, 2015 urtean eskualde mailako diagnostiko energetikoa eta Oarsoaldeko Energia-plana diseinatu zituen, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan.

Oarsoaldeko Energia-planak 2020 urtera bitartean lortu nahi dituen xedeak energia-kultura berri bat ezartzea, energia-txirotasun egoerak gutxitzea eta auto-hornikuntza energetiko maila handitzea dira eta horretarako, ezinbesteko da erakundeez gain gizarte- eta ekonomia-eragileen inplikazioa lortzea.

Garapen Agentziak Oarsoaldeko Energia-planaren edukia eskualdeko eragile ezberdinei aurkeztu eta euren ekarpenak jasotzeko asmoz, parte-hartze saio ezberdinak antolatu ditu:

  1. Gizarte-eragileei zuzendutako partaidetza-saioa (azaroak 17, 18:30tan, Errenteriako Reina Aretoan)
  2. 1.sektoreko nahiz zerbitzuen sektoreko eragileei zuzendutako partaidetza-saioa (azaroak 21, 15:00etan, Garapen Agentziako Oiartzungo egoitzan)
  3. Eraikuntza sektoreari eta industria sektoreari zuzendutako partaidetza-saioa (azaroak 22, 15:00etan, Garapen Agentziako Oiartzungo egoitzan)

Lehen saioa, gizarte-eragileekin:

Garapen Agentziak, Udalen bitartez, lehen saiorako deialdia egin du, azaroaren 17an arratsaldeko 18:30ean gauzatuko dena, Errenteriako Reina Aretoan. Lehen parte-hartze saio honetara, gizarte-eragileak deitu dituzte, Energia-plana aurkeztu eta beren ekarpenak jasotzeko.

Informazio gehiago behar izanez gero jo www.oarsoaldea.eus wegunera.
Parte hartzeko 943 492 215 telefonora deitu edota alasarte@oarsoaldea.eus helbidera idatzi ezazu.

Arloa edo saila