Lezoko Udalean ez dago gazteria sail propiorik. Hala ere, haurren aisialdiaren inguruan hainbat eginkizun burutzen da. Hauen helburuaz hitz egiterakoan:
Haurrei zuzendurikoak:
- Aisialdian euskararen erabilera bultzatu eta euskaldun sentimendua barneratu.
- Partaide guztien integrazioa udalekuetan eta beste haurrekiko.
- Partaideen arteko bizikidetzan eragin.
- Beren inguruaren jabetza handiagoa eskuratzea.
- Ingurugiroarekiko arreta bultzatu.
Antolatzen diren ekintzei zuzendurikoak:
- Ekintza dinamiko eta erakargarriak izan daitezela.
- Metodologia irekia eta parte-hartzailea izatea.
- Lezoko kultura eta ingurumena ezagutaraztea eta zaintzea.
- Haurren elkarrekintza ahalbideratzea.