Astronomiari buruzko tailerrak euskaltegietan

Az, 2023-03-08 12:14

Aranzadi Zientzia Elkarteko Virginia Garciak emango ditu saioak, martxoaren 13tik 29ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Gauez Euskal Herriko zerura begiratzean ikusten duguna ulertzen  irakatsiko die Aranzadi Zientzia Elkarteko Virginia Garciak Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. “Astronomia: gure zerua ezagutzen” izeneko tailerrak emango ditu, martxoaren 13tik 29ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Egitasmoa hasi zenetik, 2012ko urrian, 54 tailer eskaini dira, euskara ikasten ari diren pertsonei gai erakargarri, berritzaileak eta gaurkotasunekoak hurbilduz, edozein gai euskaraz jorra daitekela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraziz.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan.

  • 2023-3-13: Oroitzene AEK (Lezo)
    Ordua: 17:30 - 19:00
  • 2023-3-21: (Errenteriako Udal Euskaltegia)
    Ordua: 09:30 - 11:00
  • 2023-3-22: Xenpelar AEK (Errenteria)
    Ordua: 09:00 - 10:30
  • 2023-3-27: Intxixu AEK (Oiartzun)
    Ordua: 18:00 - 19:30
  • 2023-3-28: (Pasaiako Udal Euskaltegia)
    Ordua: 17:00 - 18:30
  • 2023-3-29: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
    Ordua:  19:00 - 20:30

 

Arloa edo saila