Coaching-a aztergai oarsoaldeko euskaltegietan

Coaching-a euskara ikasteko prozesuan nahiz eguneroko bizitzan zertan izan litekeen lagungarri eta coaching-aren onurez mintzatuko zaie Naroa Susperregi coach oiartzuarra datozen egunetan Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei, Mintzagun egitasmoko tailerretan.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat.  Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.

2019 urteko martxoko egutegia:

Martxoak 12

Xenpelar AEK (Errenteria)
Ordua: 15:00 -17:00

Martxoak 13

Oroitzene AEK (Lezo)
Ordua: 15:30 - 17:30

Martxoak 14

Txirrita AEK (Pasai Antxo)
Ordua: 09:45 - 11:45

Martxoak 21

Intxixu AEK (Oiartzun)
Ordua: 18:30 - 20:30

Martxoak 28

EUE (Errenteriako Udal Euskaltegia)
Ordua: 10:00 - 11:30

Martxoak 28

PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia)
Ordua: 15:15 - 17:15
 

Arloa edo saila