Ekaitz Bravok jaso du errenta aitorpena euskaraz egiteagatik banatutako saria

"Paper-kontuak euskaraz nahiago" ekimenaren baitan, hilaren 5ean zozketa egin zen eta herri bakoitzeko saridunak ezagutzera eman dira.

Lezoren kasuan, Ekaitz Bravo izan da errenta aitorpena euskaraz egiteagatik saria jaso duen herritarra. 

2018. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin zieten Oarsoaldeko lau udalek eskualdeko zergadun guztiei joan zen martxoaren amaieran. Aitorpena euskaraz egin eta zozketa batean parte hartu nahi izan duten zergadunen artean bi lagunentzako otordu goxo bat zozkatu da herri bakoitzean. Uztailaren 5ean egin zen zozketa eta Lezoren kasuan, Ekaitz Bravo herritarra izan da sariduna.

Zorionak Ekaitz!

Arloa edo saila