Lezoko Euskaraldiko entitateen agerraldia

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den aurtengo Euskaraldian parte hartuko duten Lezoko entitateek agerraldia egin zuten urriaren 8an.

 “Euskararen normalizazioaren aldeko norbanako Konpromisotik konpromiso kolektiboetara jauzi egitea da Euskaraldiak guztioi jarri digun erronka. Ahobizi ala Belarriprest izango da gutako bakoitza, baina eguneroko bizitzan elkarreraginean bizi garen gizataldean ere eragitea eskatzen zaigu; hizkuntza ohiturak euskararen alde lerratzea. Lantokiko taldean, elkartean, kirol klubean, dantzan, aisialdian osatzen dugun entitate bakoitzak kolektibo gisa hartzen duen konpromisoak, txikiena izanda ere, berebiziko garrantzia du euskararen erabilera handitzeko orduan.

Euskararen gurpila martxan jarri beharra dugu bizitzako alor guztietan. Ohitura hartzen goazen neurrian gero eta errazago eta normalago egingo zaigu euskaraz aritzea”.

Horixe da Lezon 29 entitatek hartu duten konpromiso edo erabakia, Euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egitea hain zuzen ere, lehen gaztelaniaz egiten zena euskaraz egiten hastearena edo egiten jarraitzearena.

Lezoko 29 entitate horiek dei egiten diete lezoar guztiei eta herriko entitate guztiei bide horretan bidelagun izan daitezen eta eurek ere Euskaraldian parte har dezaten.

Ondorengoak dira Euskaraldian parte hartuko duten Lezoko entitateak: 

  1. Oroitzene AEK euskaltegia
  2. Allerru Kirol Elkartea
  3. Bpxport Lezo
  4. Caixabank S.A.
  5. Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Elkartea
  6. Euskara Talaia
  7. Gaxuxa
  8. Haurtxo haur eskola
  9. Hezikuntza Guraso Elkartea
  10. Laboral kutxa
  11. Lezo herri eskola
  12. Lezo Institutua
  13. Lezoko Badian Bizi
  14. Lezoko EH Bildu
  15. Lezoko Kurkubi Saskibaloi Kluba
  16. Lezoko Udala
  17. Lezoko Zinema Ttikia
  18. Pasaia-Lezo Lizeoa
  19. Piztu Lezo
  20. Tiñelu elkartea
  21. Trapujale taldea
  22. Txingurri taberna
  23. Xalto eta Brinko Elkartea
  24. Xoxolur mendi kluba
  25. Taloka kafetegia-gozotegia
  26. Ixkulin elkartea
  27. Tomas Garbizu Udal Musika Eskola
  28. Txerrimuño
  29. Allerru-Jaizkibel ehiza eta arrantza elkartea
Arloa edo saila