Lezoko udalekuei amaiera eman zaie festa giroan

Or, 2023-07-28 18:52

Ekitaldiz jositako hilabetea izan da.

Aurtengo Lezoko udalekuak amaitu dira. Uztaila osoan zehar, etxeko txikienek gozatu egin dute antolatuta zeuden dozenaka jarduerekin.

Giro euskaldun eta atsegin batean jolasak, dantzak, kantak, antzerkia eta beste hainbat ekintza egin dituzte, Lezoko ohiturak eta ingurunea ezagutzen zituzten bitartean. Hala, ia 200 haurrek ezagutza-jolasak, txangoak, jolas-musikatuak, eskulanak, herri kirolak, ipuin kontaketak… izan dituzte.

Ekitaldi garrantzitsuenen artean: San Fermin eguna, Uraren eguna, Lasaitasunaren Eguna… ospatu dituzte.

Aurtengo udalekuei mozorro festa dibertigarri batekin eman zaie amaiera. Gainera, talde bakoitzak emanaldi bat prestatu du (dantza, magia...) eta ondoren, Txirbilla Sound Systemek girotu du festa musikarekin. Datorren urtera arte!

Arloa edo saila