Menuen QR kodeak euskaraz jartzeko eskaintza

Al, 2020-08-03 11:54

Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalak Oarsoaldeko Euskara Batzordearen laguntzarekin QR kodeak eskaintzen ari zaizkie hiru herrietako jatetxe eta tabernei.

Covid 19ak eragindako osasun krisiaren ondorioetako bat ostalaritza establezimenduetako menuak, kartak edota prezio zerrendak digitalak izaten hastea izan da. Dakizuen bezala, azalera fisikoekin ukipena ahalik eta gehien murriztea da horren arrazoia. Eskualdeko udalek QR kode horien bidez ikusiko diren plater eta produktu eskaintzak euskaraz edota euskaraz ere egon daitezen bilatzen dute ekimen honen bidez. Gainerakoan, presen eta inertzien ondorioz nahiz horren aitzakian karta eta menuak erdaretan bakarrik egoten dira eta horri aurre egiteko doako eskaintza egiten ari dira herrietako jatetxeei.

Establezimenduek QRan jarri nahi duten menua, karta nahiz zerrenda udaletik joango den teknikariari helarazi beharko diote edota udaleko euskara zerbitzura eraman beharko dute. Egun batzuen buruan prest izango dute QR kodea euskara lehenetsiz. Euskarara udalak itzuliko die baina gainerako hizkuntzetakoa egina ekarri beharko dutela adierazi dute ekimenaren arduradunek.

QR kodea euskaraz nahi baduzu, beraz, jo zure herriko udal euskara zerbitzura.

Arloa edo saila