Udalekuen gurasoen bilera, ekainaren 16an

Ar, 2022-06-14 09:28

Gezala Auditoriumean egingo da bilera.

Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura sailak antolatzen dituen Udalekuen guraso bilera ostegunean egingo da, ekainaren 16an, 16:45ean Gezala Auditoriumean.

Bertan, uztailaren 1etik 29ra bitartean antolatu diren Udalekuen inguruko xehetasunak emango dira eta gurasoek euren zalantzak argitzeko aukera izango dute.

Euskara eta Kultur sailetik adierazi dutenez, matrikulatutako haur guztiak onartuak izan dira. Hortaz, 2022ko Udalekuetan 200 neska-mutilek eman dute izena. Udaz gozatzeko aukera paregabea izango dute, iazko burbuilak eta musukoak alde batera utzita.

Arloa edo saila