Urtzi Urkizuren ‘Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero’ liburuaren aurkezpena, maiatzaren 7an

Ar, 2024-04-30 12:22

Lezon euskararen normalizazioa bultzatzeko abiarazi den ‘Lezo euskaragarri’ prozesuaren barruan, datorren maiatzaren 7an Urtzi Urkizu lezoarra izango dugu ‘Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero bere azken liburua aurkezten.

Liburuaren gaia Euskal Telebista (ETB) da eta sortu zenetik orain bete diren lau hamarkadako ibilbidea eskaintzen du: telebista ezerezetik sortu zen “garai heroikoetatik” gaur egungo erronketarako ibilbidea hain zuzen ere. Erronka berri horien adibide izan daitezke fake news-ak, desinformazioa edo adimen artifizialaren eragina, esate baterako. Liburuaren hitzaurrea Itziar Ituñok egin du, gai hauen inguruan zeresana baduen antzezle ezagunak.

Liburuaren aurkezpenean Urtzi Urkizuk laguntzaile izango du Oihana Iguaran kazetari eta bertsolaria. Bien arteko elkarrizketa bidez liburuaren berri izateko aukera izango dugu.

Hona hemen hitzordurako informazioa:

 

Eguna: 2024-05-07

Lekua: Kultur Aretoa (Donibane kalea 2), Lezo.

Ordua: 19:00.

Arloa edo saila