Euskararen Nazioarteko Eguna aldarrikapenerako eta kontzientziaziorako eguna da, eta horren garrantziaz jabetuta, aho batez onartu dute Lezoko Udalean ordezkapena duten talde politikoek UEMAk, EUDELek, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek adostutako adierazpen instituzionala.
Gainera, Lezoko Udalak ondorengo konpromisoak hartu ditu:
- Udal politiketan euskara erdigunean jartzea.
- Hizkuntza politikan atzera urratsik ez egitea.
- Euskarak behar duen jauzian udalari dagokiona egitea, eta horretarako bitartekoak jartzea.
Eranskinak