Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hegazti-gripearen aurkako prebentzio neurriak indartzeko gomendioa egin du, hegazti basatietan hegazti-gripea detektatu ondoren.
Azken asteetan, hegazti-gripeko zenbait kaso identifikatu ditu Osasun Sailak kaioen artean, batez ere Bizkaiko kostaldean. Hegazti-gripea gaixotasun biriko arrunta da mundu osoko uretako hegazti basatietan. Oro har, birus hori animalien artean transmititzen da batez ere, eta salbuespenezko kasuetan soilik izan dezake eragina pertsonengan. Hori dela eta, Osasun Publikoko Zuzendaritzak ziurtatu du neurrien helburua aldez aurreko prebentzioa eta babesa dela, eta ez dagoela alarma-arrazoirik.
Hala eta guztiz ere, eta nazioarteko gomendio teknikoei jarraikiz, Osasun Publikoak prebentzio- eta zaintza-neurriak areagotzea gomendatu du. Arlo publiko eta profesionalean administrazioek zein sail arduradunek hainbat neurri hartzeko gomendioa egin du Eusko Jaurlaritzak. Hemen kontsulta daitezke gomendio horiek.
Horrez gain, herritarren artean informazioa zabaldu eta hainbat gomendio eman ditu. Hegazti gaixoekin, hegaztien gorpuekin, haien jariakinekin eta gorotzekin kontaktu zuzena izatea saihestea nabarmen garrantzitsua dela azpimarratu du Osasun Sailak. Hurrengo irudian ikus daitezke aholku gehiago.