'10.000 irribarre' ekimena Oarsoaldeara iritsiko da

Al, 2017-03-27 11:39

Hurrengo asteazkenean, hilak 29, Iker Fernández coacharen eskutik, Hacedor de Aventuras ezizenarekin ezagutua, “10.000 irribarre” proiektua Pasaiako Albaola Itsas Faktoriara iritsiko da, eta bertan, 18.30ean 'Cómo ser tu propio coach en la vida y en el trabajo' doako hitzaldia eskainiko du

'10.000 irribarre' ekimena Oarsoaldera iritsiko da martxoaren 29an, Iker Fernández coacharen eskutik, Hacedor de Aventuras ezizenarekin ezagutua. Hitzordua Albaola Itsas Kultur Faktorian izango da, 18.30ean, eta bertan Iker Fernándezek 'Cómo ser tu propio coach en la vida y en el trabajo' 80 minutuko doako hitzaldia eskainiko du. Ekimen honen helburua, Euskal Herriko hainbat herri bisitatuko duena, grinaz bizitzeko pasioa piztea izango da. Hitzaldiaz gozatzeko www.selfcoaching360.com webgunean izena ematea beharrezkoa da.

'10.000 irribarre' ekimena Iker Fernándezen proiektu pertsonala da eta bere helburua “entzuleengan pentsamendu baikorra iradokitzea eta bakoitzak bere bizitzan aurrera eraman ditzakeen ekimenetan protagonista aktiboa bihurtzea” da. Direnak direlarik.  Maitasun handiz, oinak lurrean izanda, eta pertsona zein profesional bezala errealizatuta senti daitezen”.

Ekimenaren izena Iker Fernándezek lortu nahi duen helburuarekin bat dator: “Mezu baikor honekin 10.000 pertsonengana iritsi nahi dut”. Euskal Herriko beste herrietan egin duen modura, coach gipuzkoarrak Oarsoaldeko entzulengoari euro bat ematea eskatuko die. Jasotako diru guztia MARKELEN IRRIA elkarteari emango zaio. “Nahiz eta keinu sinboliko bat izan, horrekin mezu bat bidali nahi dut: Grinez bizi!”, azpimarratzen du Iker Fernándezek.

Jexux Leonet, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, Iker garapen agentziarekin harremanetan jarri zen bere ekimena azaltzeko eta besteak beste, bere helburuen artean, eskualdeko gizarte proiektu bati (Markelen Irria) laguntza eskaintzea denez,  ekimenaren zabalkundean lagundu diogu eta behar izan duen gauza guztietan.  

Bestalde, hitzaldian, Iker Fernándezek Máster de Desarrollo personal Selfcoaching 360º deiturikoa aurkeztuko du, “Euskal Herrian garapen pertsonal eta buruzagitza alorrean aurkitu daiteken hezkuntza programa berritzaile eta iraultzailea”. Masterra Donostian irakatsiko da eta bost ataletan zatitzen da, ikasleak guztiak ala bakar batzuk egiteko aukera duelarik.  Atal bakoitza gai desberdinetan murgiltzeko aukera ematen du, baita bizitzako galdera garrantzitsuei erantzuna aurkitzeko aukera ere. Garapen pertsonala, besteekiko harremanak, bikote harremanak eta hezkuntza emozionala, besteak beste, izango dira jorratuko diren gaiak. “Proiektu hezitzaile hau gizakion eskuliburu modura pentsatuta dago, non arazo konplexuei irtenbide errazak aurkitzeko gai izango garen”.

'10.000 irribarre' ekimena Albaola Itsas Kultur Faktorian:  

    Hitzaldia: 'Cómo ser tu propio coach en la vida y en el trabajo' (hitzaldia gaztelaniaz izango da).
    Noiz: Martxoak 29
    Non: Albaola Itsas Kultur Faktorian (Ondartxo, 1. 20110 Pasaia)
    Ordua: 18.30-20.00.
    Izen ematea: www.selfcoaching360.com web gunean honako atal honetan.
 

Arloa edo saila