Aparkaleku erosoagoak Jauregialden

Az, 2018-05-09 10:58

Udalak aurrera eramandako lanei esker, aparkalekurik galdu gabe, Jauregialdeko aparkalekuen zabalera handitu da bertan aparkatzea erosoagoa izan dadin herritarrentzat

Herri sarreran dauden aparkalekuak dira Jauregialdekoak, baina orain artean ez dira aparkatzeko erosoenak izan. Izan ere bertan aparkatu eta sarritan ia ezinezkoa zen kotxetik ateratzea espazio faltagatik. Hortaz, ez zen batere erosoa suertatzen bertan aparkatzea.

Hori horrela zela jakinik, Udalak bertan obra txiki batzuk gauzatzea erabaki zuen, helburu bakar batekin: aparkalekuak tamainaz handitzea, aparkalekurik galdu gabe.

Eta horixe lortu da egindako lanekin. Alboetatik espazio irabazi da aparkalekuak zabaldu ahal izateko, aparkaleku bat bera ere galdu gabe.

Aurrerantzean beraz, errazagoa eta erosoagoa izango da bertako zein kanpotik datozen herritarrentzat Jauregialden aparkatzea.

Arloa edo saila