Bisita berezia gaur Lezon

Og, 2017-11-23 12:23

Bekoz Beko genero indarkeriaren aurkako elkarteak azidoarekin erasoak jasandako hiru emakumeekin batera, Habian! Hazitegi kolaboratiboa eta Oarsotek gizartzeratze enpresa bisitatuko dituzte.

Ritu, Sonya y Roopa azidoz erasoak jasan ondoren bizirik atera dira eta pasaiako BEKOZ BEKO Elkartearen eskutik -generoaren indarkeriaren aurkako Elkartea- Gipuzkoa bisitatzen ari dira, bere oztopoei aurre  nola egin dieten ezagutarazteko. Gaur bi geldialdi egingo dituzte OARSOALDEAN.  Lehenengoa Errenterian eta bigarrena Lezon.  OARSOTEK gizarteratze enpresan lan egiten duten emakumeekin egongo dira. Bi proiektu hauek gure eskualdeko Udalek bultzatutako proiektuak dira, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez.

Ostalaritzako establezimendu txiki baten arduradunak dira 'Sheroes Hangout'.  Sheroes Hangout Chhanv Foundationen babesean sortu zen  eta fundazioa hau, era berean, Alok Dixit kazetariak sortu zuen, horrelako indarkeria jasan zuen gaztearekin ezkonduta dagoena. «Urtero 300-400 pertsonek jasaten dute Indian. %70a emakumeak dira» dio Dixitek, egun, bere indarrak gobernuak azidoaren salmenta debekatzean edo gehienera murriztean jarriak ditu.

Hiru gazteak eta Chhanv Foundationeko arduradunak lehen aldiz atera dira Indiatik, Gipuzkoa bisitatzeko, Pasaiako Bekoz Beko Elkartearekin. Bere helburu nagusia Stop Acid Attack kanpaina ezagutaraztea da, baina ez da bakarra « Guretzat, emakume hauek gainditze adibide bat dira” dio Izaskun Barbier, Bekoz Bekoko kideak, « Bizitzaren aurrean ematen diguten hain mezu positiboa eta gainditzeko bere grina, gaizki pasatzen ari diren beste emakumeei aurrera ateratzeko laguntza izan dadila nahi dugu. Beraiek bizitutakoa bizitu ondoren aurrera jo dute beraz, nola ez gara izango gu gai egiteko” azaltzen du.
 

Arloa edo saila