Eskola kiroleko jarduera bereziak martxoaren 3 eta 10ean

Or, 2018-03-02 12:14

Eskola kirolaren baitan, datozen bi larunbatetan, martxoak 3 eta 10, jardunaldi bereziak egingo dira

Eskola kirolak jardunaldi bereziak antolatzen ditu urtean zehar, horien bitartez haurrek ohikoenak ez diren beste kirol batzuekin harremana izan dezaten. Datozen bi larunbatetan, martxoak 3 eta 10, jarduera bereziak egingo dira Lehen Hezkuntzako hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleentzat.

Ikasmaila bakoitzeko ikasleek kirol bat praktikatuko dute martxoaren 3an. LHko 3. mailako ikasleek kirol egokitua egingo dute Lezoko Bekoerrota kiroldegian, 4. Mailakoak hockeyra jolastuko dira Trintxerpeko futbol zelaian, 5. mailakoak errugbia izango dute helburu Beraungo futbol zelaian eta 6. mailako ikasleak mahai tenisera jolastuko dira Galtzarabordako kiroldegian.

Eskola kirolak antolatutako kirol anitzeko asteburu hauen bitartez, haurrek beste kirol batzuk ezagutzea lortu nahi da, izan ere, Gipuzkoan izen handiko taldeak daude kirol horietan.

Hurrengo asteburuko, martxoaren 10eko, jardunaldi berezietako jokoak zeintzuk izango diren erabakitzeko dago.

Arloa edo saila