Hazilan: izena emateko epea irailaren 20ra arte

Al, 2017-09-18 17:28

Hazilan programa, 20 eta 44 urte bitartean dauden eta gaitasun pertsonalak landu eta lanpostu bat aurkitzeko aukerak hobetu nahi dituzten 15 pertsonen bila dabil.

Aurreko urteetan, ekimen honetan parte-hartu duten pertsonen % 77ak lan merkatuan sartzea lortu du, 57 pertsonek hain zuzen ere.Programa honen 5. deialdian izena emateko epe berria, irailaren 20an bukatzen da.

Oarsoaldeko Garapen Agentziaren bitartez, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek, irailetik urrira bitartean gauzatuko den Hazilan Proiektuaren 5. edizioa jarri dute martxan. Ikuspuntu praktiko bat duen eta enpresen beharrei egokituta dagoen proiektua da Hazilan, gaitasun pertsonalen eta profesionalen trebakuntzan oinarritzen dena.

Trebakuntza eta enpresekin etengabeko kontaktuari esker, kualifikatuta eta langabezian dauden pertsona gazteei lan mundura sartzen laguntzea, beraien hasiera profesionala hobetzea eta beraien bidea erraztea da proiektu honen helburua.

Deialdi berri hau, 20 eta 44 urte bitarteko, Goi Mailako Formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten pertsonei, eta langile kualifikatuen beharra duten Enpresei bideratua dago.

Aukeratutako pertsonek, 80 orduko gaitasun pertsonal eta profesionalen inguruko trebakuntza praktiko bat jasoko dute hasiera batean, eta ondoren, beraien esku jarriko dituzten beste baliabide ezberdinetatik zehar igaroko dira; beraien negozioa abiarazten lagunduz, enpresetan praktikak gauzatuz, formakuntza zehatzak eginez edo teknikariak lagunduta auto-hautagaitza prozesu baten plangintza eginez.

Informazioa eta izen-ematea

Izena emateko epea 2017ko irailaren 20an bukatuko da eta informazio gehiago jaso nahi baduzu: hazilan.eus

Arloa edo saila