Jaizkibel hiribideko gabonetako argiak ordezkatu ditu udalak

Ar, 2018-12-18 16:00

Gabonetako argiekin osatutako “Zorionak” mezua lapurtu dute eta ondorioz, Udalak ordezkatu egin behar izan du

Udalak urtero jartzen ditu gabonetako argiak kaleak girotzeko. Aurreko astean, Jaizkibel hiribideko argiz osatutako “Zorionak” kartela desagertu egin zen. Udalak, beste behin ekintza hau gaitzetsi du eta herritar guztienak diren objektuak errespetatuak izan daitezen eskatu du. Horrelako ekintzek bizikidetzaren kontra egiten dute eta herritarrekiko errespetu falta erakusten dute baita ere. Hori dela eta, horrelako ekintzak eta jarrerak alde batera uzteko eskatu du Udalak. 

Aipatu lapurtutako argiak ordezkatu egin ziren atzo; Udaletik gogorarazi dute horrelako jokabideek ez dutela lekurik egungo gizartean lezoarren bizikidetza zailtzen dutelako.

Arloa edo saila