Otsailean, Txertatu Merkatuan programako 4.edizioa abian jarriko da

Al, 2018-01-15 10:05

Programak, ikasketarik eta esperientziarik gabeko gazteei, lan esparru eta komunitatearekiko elkarlanean gerturatzeko aukera eskaintzen die

Lezoko Udalak, urtero aurrekontu partida bideratzen du enplegu sustapenera eta Oarsoaldea Garapen Agentzia arduratzen da diru partida hori kudeatzeaz eta enplegua sustatzeko ekimen ezberdinak martxan jartzeaz. Honen baitan, 16 eta 30 urte bitarteko eta ikasketarik gabeko gazteei zuzendutako programa abiaraziko da. 

Orain arte burutu diren programetan 35 pertsonek parte hartu dute, eta horietatik 30ek, beraien interes pertsonal eta profesionalekin bat egiten duten lanpostuetan, eskualdeko enpresetan praktikaldi bat egiteko aukera izan dute. Esperientzia hauek esparru desberdinetan egin dira, esaterako, biltegi, soldadura, estetika-ileapaindegi, komertzio, animalien zaintza, saltzaile bezala… e.a.

Egitasmoaren helburua norbanakoaren interesetik abiatuta lan mundura hurbiltzeko eta bizi diren gizarte eta komunitatean parte hartzeko aukera bat ematea da, harreman-gune egonkor eta positiboak sortuaz. Azken finean, pertsona hauei bizitzaren zentzua eta norabidea finkatzen laguntzea da.

Txertatu Merkatuan egitasmo berritzailea da, bakoitzaren ezagutza, trebetasun eta zaletasunetatik abiatuta pertsonaren gizarte eta lan-profila eraikitzea bilatzen baitu. Helburua pertsona gazte hauek beren motibazio pertsonal eta profesionala aurkitzea da, honetarako ikasgela tradizionalean erabiltzen ez diren metodologia eta interbentzio-gune desberdinak erabiliko direlarik.

Txertatu Merkatuan  egitasmoak norbanakoaren profil eta beharretara egokitzen den ibilbidea eskaintzen dio parte-hartzaileari.

EGOKITU izeneko lehenengo fasea gizarteratze eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera da. Programak gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze prozesu bat hasten du eta modu indibidual eta taldekakoan parte-hartzaileei egunero egiten dituzten jardueren identifikazioaren bidez beren gizarte eta lan-profila eraikitzea bilatuko du.

TREBATU  fasean, gaitasun pertsonal eta profesionalak garatzea bilatuko da, beti ere testuinguru erreal batean, aktibitate bat eginaz edo lan hurbiltze edo komunitatean kolaborazio esperientzia bat eskainiaz.
 

Informazioa eta izen ematea

Interesa duen edozein Oarsoaldeako Errenteriako bulegoetara hurbildu edo behekaldean jarritako telefono edo posta elektroniko bidez gurekin harremanetan jarri daiteke.

Harremanak: 943510200 / olibet@oarsoaldea.eus

Arloa edo saila