Teknologia libreen tailerra azaroaren 23 eta 30ean

Al, 2017-11-13 10:52

Habian! proiektuaren ekitaldien programaren barruan, teknologia libreen tailerra antolatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak, azaroaren 23an eta 30ean. Tailerrean parte hartzeko ezagutza berezirik ez da behar eta bertaratzen direnek, teknologia libreak ezagutzeaz gain, tailer praktikoaren bidez Arduino munduan murgiltzeko aukera edukiko dute.

Teknologia libreen tailerra Errenteriako Torrekua eraikinean (Jaurtakol plaza zg, 20100 Errenteria) egingo da eta bi zatitan banatuko da: azaroaren 23an eta azaroaren 30ean, bakoitza 2 orduko iraupenarekin.

Tailerrak bi saio izango ditu, bertan teknologia librearen ezagutzari buruz arituko da, eta, era berean, parte-hatzaileek arduino bidez gailu ezberdinak erabiltzeko gidalerroak ikasiko dituzte eta ariketa praktikoak egingo dituzte. Arduino, robotika eta gauzen Internet prototipoak egiteko oinarrizko plataforma teknologikoa da.

Tailerra teknologia libreekin zer egin daitekeen ikusi eta praktikan jarri nahi duten helduentzat  zuzenduta dago eta gehienez 15 parte-hartzaile izango dira. Ez da beharrezkoa ezagutzak izatea parte hartu ahal izateko. Parte hartzaileek tailerrera bere ordenagailua (eramangarria) ekarri beharko dute. Ez balukete, habianteknologia@oarsoaldea.eus en idatziz harremanetan jar daitezke. Tailerra parte-hartzaileentzat doakoa izango da.

Izen-ematea bakarra da bi saioentzat eta  epea azaroaren 22an bukatuko da edo tailerraren 15 tokiak betetzen direnean, inskripzio ordena errespetatuz. Zalantzarik izanez gero, 943 49 41 29 telefonora dei daiteke edo habianteknologia@oarsoaldea.eus helbidera mezua bidali.

Arloa edo saila