Txertoak jartzen hasi dira gaur Aiton Bordan

Txertoak azaroaren 18an ere jarriko dituzte eta izena eman beharko da aurretik.

Urtero bezala, Lezoko osasun zentroak aukera eman gripearen txertoa Aiton Bordan jartzeko (65 urteko gorakoei). Horretaz gain, nahi duenak aukera izango du momentu berdinean COVID-19aren aurkako 3. dosia ere bertan jartzeko (70 urteko gorakoei).

Horretarako 2 egunetan gerturatzeko aukera egongo da: gaur eta azaroaren 18an, 11:00etatik 13:00etara.

Gaur bertan 30 herritar baino gehiago gerturatu dira goizean.

Txertoa jartzeko izena eman behar da aldez aurretik tabernako kortxoan jarrita dagoen zerrenda batean.

COVID-19aren txertoa jarri nahi dutenei, aurreko txertaketen agiria eramatea eskatzen da (COVID txertaketa agiria).

Arloa edo saila