Udalak egokitutako zabua jarri du Aralar parkean

Al, 2018-08-27 13:46

Herritar guztien aisialdirako eskubidea bermatzeko helburuarekin jarri da zabu egokitua. Era honetan, aniztasun funtzionala duten pertsonen gizarteratzearen aldeko pausoa eman da

Lezoko Udalak egokitutako zabua jarri du Aralar parkean. Egokitutako zabua abuztu hasieratik dago erabilgarri eta, berrikuntza honen bitartez, aniztasun funtzionala duten pertsonen gizarteratzearen aldeko aurrerapausoa eman da.

Pertsona guztien aisialdirako eskubidea bermatzea oinarrizko baldintza da Udal gobernuarentzat eta, hori horrela izanik, oraingoan aniztasun funtzionala duten haurren aisialdia bermatu Nahi izan da.

Horrelako ekintzen bitartez, Lezo herritarren eta horien beharretara egokitutako herria izatea lortu nahi du Udalak, herritar guztien aukera berdintasuna arlo guztietan bultzatuz.

Haurren aisialdia hobetzea helburu

Azken berrikuntza honen aurretik, haurren aisialdia helburu hartuta, azken urteetan zehar Udalak herriko hainbat parke berritu eta hobekuntza lanak egin ditu. Horien artean daude, besteak beste; Sagardiandia, Lopene, Zubitxo, Polentzarrene, Euskal Herria eta Altamira.

Gauzak horrela, agerikoa da Udalak herriko haurren aisialdirako eskaintza eta kalitatea hobetzearen alde lanean jarraitzen duela eta hori helburu garrantzitsutzat duela. 

Arloa edo saila