Martxan dira Altamira parkean abandonatutako beste bi txabola eta hondakin isurketa baten garbiketa lanak.
2025 urte amaieran Altzate Igerilekuaren inguruetan hondakin-isurketa bat antzeman zuen Lezoko Udalak; txabola bat zegoela identifikatu eta gune horretan hondakinak botatzen ari zirela ziurtatu zuen. Gunea garbitu eta lehengoratu egingo du datozen asteetan, URZAIN-Taldea zerbitzu-enpresa arduratuko da lan horiek egiteaz.
Eremua lehengoratzeko helburuarekin, hondakinak biltzeko lanak egiten ari dira, eta, aldi berean, abandonatuta zegoen txabola kenduko dute. Hainbat astetako lanak izango dira, hondakinak zatika kendu eta kudeatu beharko baitituzte.
Lanak bukatu bitartean, bizilagunen segurtasuna bermatzeko eta hondakin-isurketak ekiditeko, Jaizkibel hiribidetik (Villa 1-2-3) igerilekuko aparkalekura Altamira Parketik doan bidexka itxita egongo da aldi baterako.
Jarduketa aurreko urtean garbitu zuten Jaizkibel hiribidearen eta Altamirako parkearen artean dagoen lursailean egiten ari dira, zehazki, Altzate igerilekuaren bukaeran jaiotzen den bidexkaren ondoan.
Lezoko Udalak Altamirako parkearen hobekuntzarekin aurrera egingo du berroneratze horrekin. Izan ere, ekintza horiek txabolismo guneek ingurune naturalean eta espazio publikoetan sortzen duten kaltea agerian uzten dute.
Aurreko urtean garbitu zuten eremuan barreiatutako hondakinak garbitzeko asteak behar izan zituzten eta guztira 2.240,425 kg bildu zituzten. Bigarren jarduketa honetan ere mota askotako hondakinak bildu eta ingurunean kalte larriak sor ditzaketen hondakinak bilduko dituzte, eremua egoera hobetu, ingurumena zaindu eta herritarren ongizatea bermatzeko.
Ingurunea zaintzea eta espazio naturalen erabilera egokia sustatzea lehentasunezko helburua da Lezoko Udalaren jardunean.