Argiterian hobekuntzak

Og, 2017-06-29 13:27

Uztaileko lehen astean  Gorbea, Polentzarrene, Antonio Pildain eta Hipolito Gezala kaleetako argiteria berrituko da, egungo argiak LED motako argiez ordezkatuz

Duela hilabete batzuk Lezoko Udalak herriko zenbait kaleetako argiztapena hobetzeari ekin zion. Lan hauek, baina,  faseka gauzatzen ari dira eta datorren astean Gorbea, Polentzarrene, Antonio Pildain eta Hipolito Gezala kaleetako argiteria berrituko da.

Lanen helburua argi zaharrak eraginkorragoak diren LED motatako argiekin ordezkatzea da, energia kontsumoa murrizteko eta udalerriko argiteria publikoaren egoera hobetzeko.

Aurretik, Udalak herriko eremu bakoitzeko argiztapen behar eta arazoak aztertu zituen eta atzemandako gabezien arabera zehaztu ziren lehentasun eta faseak. Gauzak horrela, gabezia gehien sumatu diren eremuetan esku hartu da lehendabizi eta pixkana udalerri osoko argiteria publikoa hobetuko da.

Amaitzeko, lanak dirauten bitartean sor daitezkeen eragozpenak barkatzeko eskaera egin da Udaletik. 

Arloa edo saila